EGINi erasoa. Euskal Telebistako LABeko Sail sindikalak gizarteari honako hau zabaldu
nahi dio:
From: "ETB-LAB"
Subject: EGINi erasoa / Agresión a EGIN
Date sent: Fri, 17 Jul 1998 00:02:20 +0200
Euskal Telebistako LABeko Sail sindikalak gizarteari honako hau zabaldu
nahi dio:
- EGINi egin zaion eraso hau abertzale guztioi zuzendutako jazarpen kanpaina baten barruan kokatuta dagoela garbi daukagula, eta adierazpen eta informazio askatasunari erasoa dela.
- Estatu Espainiarrak eta herri hau lotsagabeki suntsitzen laguntzen dioten komunikabideek ezin dutela komunikabide libre bat onartu, bapo jaten ematen dionari koipea ematen ez diona.
- Hots, kontrolatu ezin duten Komunikazio Euskal Eremu bat ezin dutela onartu
- EGIN langile klasearentzat ezinbesteko tresna dela, eta bere desagerpenak bankari eta enpresariek erabat kontrolatutako komunikabide eremua eragingo lukeela.
- Bere desagerpenak ikuspegi tristea ere suposatuko lukeela borroka abertzale, ekologista, euskaltzale, feminista eta abar luze batentzat.
Beraz bada, EGINek proposatzen dituen ekimenak bultzatzeko konpromezua
hartzen dugu.
Euskal Herrian, 1998ko uztailaren 16an